Trafiko aldaketak

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 6a, 02:00

Omenaldia dela eta Ansorena Anaiak kalea bihar libre utzi beharko da, eguerdiko 14:00etarako. Asteazken iluntzean berriro ere erabili ahal izango da. Asteazkenean Gudarien plazako zamalanerako gunea ere itxita izango da 10:00etatik aurrera, eguerdira arte. Udaltzaingoak jakinarazi du egun horretan zamalanerako gunea 15:00ak arte irekita utziko duela, sortutako eragozpenak gutxitzeko asmoz. Asteazkenean Urbieta kalean ere ezingo da aparkatu, kanpotik etorriko den jen- dearentzako aparkamendu bezala erabiliko baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!