‘Turlach’ taldea bihar Kixkalen, Donal Thompson taldekide ohiaren bisita eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 8a

Hileroko kontzertua izango da, iluntzeko 22:00etan.

Turlach talde irlandarrak kontzertua emango du bihar Kixkal tabernan, arratsaldeko 22:00etan. Juanjo Otxandorenak (bouzouki), Arkaitz Minerrek (biolina eta mandolina) eta Alan Griffinek (flautak, gaita eta ahotsa) osatzen duten taldeak bisitari berezi bat izango du biharkoan, Donal Thompson taldekide ohia. Thompson Hernanin dela aprobetxatuta, lehengo taldearekin hartuko du parte, eta seguru asko ahotsa jarriko dio orain ere Turlach taldearen abestiei. Turlach taldeak hilean behin ematen du kontzertua Kixkalen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!