Mendia eta mendizaleak protagonista izango dira Hernanin, azaroaren 10etik 19ra, Mendiriz Mendik antolatutako Mendizale Astean. Azaroaren 7an GPS ikastaroak hasiera emango dio asteari eta hurrengo ekintza umeentzako eguna izango da, hilaren 10ean. Azaroaren 13an jarriko dute Xabier Arnaizen argazki erakusketa Biterin eta azaroaren 17ra arte izango da, 18:30etik 21:00etara. Azaroren 13an, baita ere, asteko lehen proiekzioa izango da eta azaroaren 16ra arte beste hiru emango dituzte, Biterin, 19:30ean. Azaroaren 17an argazki lehiaketaren amaiera ekitaldia egingo dute eta 19an bukatutzat emango dute astea, Zegama-Zerain mendi irteerarekin.
GPS ikastaroa
Jakina da GPS oso lagungarria dela mendian ibiltzeko eta teknika berri hau jendearen eskura jarriko dute ikastaro teoriko-praktiko batekin. Ikastaroa Mendiriz Mendiko elkartean izango da, bihar, azaroaren 10ean eta 12an, 19:30etik 21:30era, eta Jaime Eguzkizak, Gipuzkoako Mendizale Federazioko kideak, emango du. Ikastaroaren ba-rruan irteera antolatu dute hilaren 12rako, GPSarekin praktikak egiteko.
Proiekzioak 13tik 16ra
Azaroaren 13tik 16ra proiekzioak emango dituzte Biterin, 19:30ean. Zikloa Juan Vallejoren Karakorum mendiak bildumarekin hasiko da, eta mendizale honek Broad Peak, Baltoro Glaziarra eta K2an egindako eskaladak erakutsiko ditu. Asteartean, hilak 14, Mila Gallastegik eta Asier Aran-zabalek Etiopian barrena aurkitutako parajeen irudiak emango dituzte, Etiopian barrena proiekzioan. Zelanda Berriaren txanda izango da asteazkenean, Jose Ramon Agirreren eskutik. Besteak beste, Tasmania kostaldeko hondartzak ikusi ahal izango dira. Azken proiekzioa Mendiko eskia Kanadan izango da ,ostegunean, hilak 16. Poto Gorrotxategik eta Belen Eguzkizak, Glaziarretako parke nazionalean zortzi egunez ikusitako bazter ikusgarriak helaraziko dizkiote ikuslegoari.
XXVII. argazki lehiaketa
Aurtengo argazki lehiaketarako aurkeztu diren bildumak erakutsiko dituzte azaroaren 17an, Biterin egingo den proiekzioan, 19:30ean. Horrez gain, bilduma onenei sariak eta trofeoak banatuko dizkiete. 5 modalitatetan banatuko dira sariak: Mendia eta paisaia eta Hernani eta ingurukoa (diapositiba eta digitalean) herrikoiena (diapositibatan). Azken sariabilduma hoberenarentzat izango da. Parte hartzaile bakoitzak 3 eta 6 diapositiba edo argazki digital artean aurkeztu behar zituen, joan den urriaren 20a baino lehen, lehiaketan sartu ahal izateko.
Egitaraua
Azaroak 7, 10 eta 12an: GPS ikastaro teoriko-praktikoa.
Azaroak 10ean: Umeentzako eguna.
Azaroak 13an: ‘Karakorum mendiak’, Juan Vallejoren eskutik.
Azaroak 14an: ‘Etiopia barrena oinez’, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen eskutik.
Azaroak 15an: ‘Zelanda Berria’, J. Ramon Agirre (Marron)ena.
Azaroak 16an: ‘Mendiko eskia Kanadan’ Belen Eguzkiza eta Poto Gorrotxategiren eskutik.
Azaroak 17an:XXVII. Argazki lehiaketa. Ondoren, elkartearen argazki bilduma rakutsiko da.Azaroak 17an:XXVII. Argazki lehiaketa. Ondoren, elkartearen argazki bilduma rakutsiko da.Azaroak 17an:XXVII. Argazki lehiaketa. Ondoren, elkartearen argazki bilduma rakutsiko da.Azaroak 17an:XXVII. Argazki lehiaketa. Ondoren, elkartearen argazki bilduma rakutsiko da.Azaroak 17an:XXVII. Argazki lehiaketa. Ondoren, elkartearen argazki bildAzaroak 17an: XXVII. Argazki lehiaketaren proiekzioa eta sari banaketa. Gero, elkartearen argazki bilduma erakutsiko da.
* Proiekzio guztiak Biterin izango dira, 19:30ean
Azaroak 19an: Mendi irteera: Zegama-Zerain. Bazkide eguna.
Azaroak 13tik 17ra: X. Arnaizen argazki erakusketa, Biterin.