Kontzentrazioa gaur Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 3a

AHTrik ez! Elkarlanak deituta kontzentrazioa izango da gaur Andoainen. Elkarlanak Andoaingo eta inguruko herrietako herritarrei dei egin die mobilizatzeko, izan ere obrak subastan ari dira jartzen, zein enpresak egingo dituen erabakitzeko, eta elkarteak uste du momentu egokia dela mobilizatzeko. Adibide bezala jarri dute Italiako Vall de Susako esperientzia, bertan proiektua geldiaraztea lortu baitute, adierazi dutenez. Kontzentrazioa gaur arratsaldeko 20:00etan izango da, Goiko plazan. Bestalde, bihar obretara martxa egingo dute Urbinatik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Azaroaren 10etik 12ra manifestazioak izango dira Elorrio, Eskoriatza, Goierri, Errenteria eta Tafallan. Azaroaren 18an, Euskal Herriko osoko manifestazioa izango da Gasteizen, arratsaldeko 17:00etan, Iparralde Gizarte Etxetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!