Gizalegeko ordenantza

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 3a

Gizalegezko ordenantza Zerbitzu Publikoetan landu da gure bizilaguna kontutan izateko eta gutxinaka elkarbizitzen ikasteko tresna izan dadin. Printzipioz ez du zertan errepresiogilea izan behar, informatzailea eta hezitzailea baizik. Egia da ordenantza hori behin eta berriz ez betetzeak zigorrak ekarriko dituela baina ordenantzak ez ditugu dirua biltzeko asmoz sortu. BHren ordenantza bat garatzeko proposamena, modu bat da, eta guk erabili duguna beste bat. Teknikari nahiz politikariek forma eman diogu, onartu egin dugu eta erakusketan ipini dugu hernaniarren iradokizunak bildu, aztertu eta posible bada, ordenantzara gaineratzeko. 4-5-7-9-10-12-18-27-28 eta 29 artikuluei dagokionez ez dakit zeri buruz ari diren `ikerketa sakonago bat` aipatzen dutenean izan ere `Hiritar guztien betebeharra da hiri-altzarien erabilpen on bat egitea` edo `Debekatuta dago paperontziak irauli edota kentzea` edo `Hiritar guztiak bizilagunen atsedenaldia errespetatzera derrigortuta daude` edo `Udaltzaingoak legez kanpoko arma eta instrumentu arriskutsuak, droga, substantzia estupefazienteak eta psikotropikoak berehalako konfiskatuko ditu` edo `Bide publikoa zikindu dezaken edozein operazio debekatuta dago` edo `Erabat debekatuta daude itsasteko kola edo antzeko produktuak erabiltzen dituzten publizitate-instalazioak` edo `Herna-niko udalerrian ezingo da kanpatu, kanpadendak jarri edota helburu horrekin egokitutako ibilgailuak kokatu` etabar bezalako puntuak erregulatzen ditu. VI. kapituluari dagokionez berriz ezinbestekoa dela deritzot, izan ere beti dago ezeri jaramonik egiten ez dioen jendea. Andoni Amonarraiz, Zerbitzu Publikoetako Batzorde burua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!