Sagardo txapelketa azaroaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 2a

Xalaparta elkarteak sagardo txapelketako afaria egingo du azaroaren 18an. Jakinarazi dute bazkideentzat zabalik dagoela izena emateko epea eta azaroaren 12ra arte izango dutela aukera. Bazkide ez direnek eta parte hartu nahi dutenek azaroaren 6tik 12ra eman behar dute izena. Afarirako txartelak 25 euro balio du. Afaltzen 20:30ean hasiko dira eta garaiz joatea eskatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!