Bidaiarien Txokoa ekimenak bilera egingo du gaur. Batetik, Islandiari buruzko bi argazki proiekzio izango dira, bi bidaiari talde ezberdinek ateratakoak. Bi bidaiak bizikletaz egin zituzten eta bidaia berari buruzko bi ikuspuntu ezberdin azaldu nahi dituzte. Bestetik, hemendik aurrerako ekimenetaz ere hitz egin nahi lukete. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Arratsaldeko 19:30ean Natzako lokalean (Antziola 7).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!