DUela hilabete Urbieta eta Elkano kaleetan, Biteri kultur etxe parean, debaldeko TAO aparkamenduak jarri ziren, marra urdina margotuta. Udalak jakinarazi du zenbait gidariek ez dutela errespetatzen eremu horri dagozkion araua, hau da, eremu horretan ezin dela aparkatu ordu bete baino gehiago. Hori dela eta zenbait neurri hartzea erabaki dute: abisua jarriko zaie denbora muga gainditzen duten gidariei. Denbora epe bat emango du Udaltzaingoak kotxeei epe muga gainditu dutela jakinarazten. Denbora hori pasata, ordu beteko muga gainditzen jarraitzen duten gidariei isunak jarriko dizkiete. Udaltzaingoa arduratuko da auto bakoitzaren iraupena kontrolatzeaz.
Helburua rotazioa
Udalak gogorazi du eremu hori modu esperimentalean jarri dutela eta helburua kotxeak rotatzea dela. Horrez gain, horrelako sistemak zein ondorio dituen aztertu nahi dute, aurrerantzean TAO eremua zabaldu nahi izanez gero. yy