URUMEA ibaian izandako isuri batengatik, Udalak administrazio-espedientea ireki dio ustez isuri horren arduradun den enpresari, Teo Zuloaga Udaltzain buruak jakitera eman duenez. Espedientearen berri eman arren, Udalak ez du enpresaren izenik eman nahi izan.
Disolbatzaile bidoiak
Udaltzaingotik jakitera eman dutenez, disolbatzaile bidoi batzuk aurkitu zituzten ibai an, eta pentsatzen dute produktu isuriren bat eragin zezakeela horrek. Gauzak horrela, enpresa horri espediente bat irekitzeko neurria hartu du Udalak ´bidoi horiek ibaira botatzeagatik`.
Neurriak hartu
Udaltzaingoak gogorarazi du, kontrolik gabe produktu toxikoak botatzea debekatua dagoela, eta orain egin duten moduan ´neurriak hartuko direla halako ekintzak burutzen dituztenen kontra`.