Ergobiko etxe bat botako dutela-eta, mobilizazioak

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 1a

Ergobiko Pagoa-Berri etxea botatzeko asmoa dutela-eta, mobilizazioak deitu dituzte aste honetan, salatzeko bertan bizi diren pertsonak alternatibarik gabe utziko dituztela. Etxea ostiralean botako dutela aurreikusi dute, poligono baten sarrerako errotonda bat egiteko. Gaur gaueko 20:00etan, afari merienda, hitzaldia eta tertulia izango dira etxean. Bestalde ostiralean, goizeko 08:30ean kontzentrazioa izango da etxean eta segidan manifestazioa egingo dute Astigarragako udaletxe aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!