Hernaniko DBHko ikasleek Hernani eta Sagardoa ekimenean parte hartuko dute aurten ere. Sagarra eta sagardoaren mundua aztertuko dute eta programa horren barruan, bihar eta etzi Larre-Gain sagardotegira egingo dute bisita, sagarrondoen kimaketa eta mantenimenduari buruzko tailer batean parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!