Kalitatea eta jai giroa, aurtengo Terrorezko Astearen ezaugarri nabarienak

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 1a

aurten ere, zine fantastikoaren zaleen erantzuna ezin hobea izaten ari da. Leku desberdinetatik etorriak dira zinemaldi ez ohizko honetara, eta horien artean, hernaniar ugari dabiltza antolatutako ekintzetan parte hartzen, Hernanin ere terrorezko zinezale amorratu ugari baitaude. Eta hori ez dut uste Hernaniko Udalak zinema bultzatzeko egiten duen ahaleginei esker denik, zoritxarrez. Terrorezko Astearen gaurko egitarauan, Portugalen egindako film bat izango dugu ikusgai arratsaldeko 17:00etan, Paulo Branco produktore famatuak ekoiztu eta Tiago Guedes eta Frederico Serrak zuzendutako El maligno luzemetraia, hain zuzen. Aurretik, antolatzaileek programatu dute Delibery, Till Nowaken laburmetraia. Inulabarrean, 20:45ean, zine frantsesak izango du bere tartea Ils, David Moreau eta Xavier Paludek zuzendutako filmari esker. Film honek arrakasta galanta izan du Sitgeseko Zinemaldian. Aurretik Luiso Berdejoren For(r)est in the dessert laburmetraia ikusteko aukera izango dugu. Eta gaueko 22:30ean Grimm Love luzemetrai alemaniarrak, Gabe Ibañezen Máquina laburmetraiarekin batera emango dio amaiera gaurko egitarauari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!