Sergio Roman eta Ixiar Urdangarin izan dira aurreneko hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 1a

Ritxar Fernandez oñatiarrak eta Maria Iturrioz donostiarrak irabazi zuten lasterketa. Eider Aldabe hernaniarrak irabazi du junior mailan.

hERNANIAR ugari izan zen joan den igandean Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoian; 50 guztira. Gizonezko seniorretan aurrenekoa Sergio Roman izan zen eta sailkapen orokorrean 7garren postua lortu zuen. Emakumezko seniorretan, aurreneko hernaniarra Ixiar Urdangarin izan zen, eta 4garren emakumea izan zen sailkapen orokorrean. Beteranoetan, aurreneko gizonezko hernaniarra Agus Garin izan zen eta aurreneko emakumea, Maria Jesus Azpiolea. Aipatzekoa da baita ere Eider Aldabek egindako lasterketa, aurrenekoa izan baitzen nesken junior mailan. Umeen karreran 3 atleta hernaniarrek ere hartu zuten parte: Xabier Agirrezabala, Jon Patxe eta Olatz Pavonek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!