Jan-edanean amaitu dute kultur astea Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 30a, 02:00

Atzoko gaztaina eta sagardo probaketak auzoko eta Hernaniko jendea bildu zuen plazan.

EREÑOTZUK atzo esan zion agur aurtengo kultur asteari, aste osoan ekitaldiak izan eta gero. Gaztaina eta sagardo probaketan jende asko bildu zen auzoko plazan, urteroko moduan, eta gaztaina jateko giro hotza hobea dela badiote ere, giro epelean ere ez zen askorik sobratu. Horrez gain, pailazoak eta Maxux Salaberria eta Sofia Arostegiren erakusketak ere izan ziren atzo.

Erantzun ona
Aurtengo kultur asteak erantzun ona izan du ekitaldi gehienetan, eta bereziki bertso afarikoa izan da arrakastatsua. Jende asko bildu zen Ur Mia elkartean, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien saiora eta entzule gehienak gustora atera ziren, bi bertsolariek auzoari eman zioten errepasotik. Antolatzaileek balorazio ona egin dute aurtengoaz ere, eta eszepzioren bat kenduta, erantzun ona izan dute aurtengorako antolatutako ekitaldi guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!