Mendiriz Mendi elkarteak gaztetxoentzako irteera antolatu du datorren iganderako, Zumaiatik Debara. Zumaiako Elorriaga auzotik abiatu eta itsasertzetik Debaraino joango dira. Bista ikusgarriak ditu leku honek, milioika urtean itsasoak egindako lana eta Europa mailan hain ezaguna den flish egitura geologiko bitxia ikusi bailitezke. Amildegi ondoan joan arren, arriskurik ez duen bidea da Mendiriz Menditik jakitera eman dutenez. Izen ematea azaroaren 3a aurretik egin behar da Mendiriz Mendin. Prezioa: gaztetxoek 3 euro eta helduek 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!