Gure Artean Euskaraz egitasmoan izena emateko gaur da azken eguna, Dobera Euskara Elkartean, Larramendi 11n (Telefonoa: 943 33 27 99). Euskaraz
hitz egiteko ohitura hartu edo berreskuratzeko egitasmoa da. Doberatik jakitera eman dutenez, bereziki
euskaldun zaharrak behar dira, jendeari ohitura hartzen edo berreskuratzen lagunduko diotenak. Izen ematea gaur bukatuta, astean zehar bilduko dira taldeak, antolatzen hasteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!