Gatazkei irtenbidea bilatzeko tailerrak gurasoentzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 30a, 02:00

Oinarrizko tailerrak eta tailer aurreratuak antolatu ditu Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Azaroan hasiko dira eta izen ematea zabalik dago.

Gatazkei irtenbidea bilatzen ikasteko tailerrak izango dira azarotik urte bukaerara Biterin, eskola adineko seme-alabak dituzten Hernaniko gurasoentzat. Bakerako heziketa egitasmoaren barruan antolatu dituzte tailerrak, Udaleko Hezkuntza, Prestakuntza eta Enplegu Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailak elkarlanean. Ikastaroak berriz, GEUZ taldeko María Mendezek emango ditu (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa). Bi tailer desberdin Bi maila desberdineko tailerrak eskainiko dituzte: oinarrizko tailerra eta tailer aurreratua. Tailerrak bi hizkuntzetan emango dira, euskeraz eta gazteleraz. Oinarrizko tailerra zuzendua dago guraso eta seme-alaben arteko gatazketan beste ikuspegi bat izan nahi duten gurasoei. Arazoak ikuspuntu baikorretik begiratzeko tresna eta estrategiak emango dituzte tailer honetan. Tailer aurreratua zuzendua dago lehendik ere gai honetan prestakuntza jaso duten gurasoei. Helburua da gatazkak konpontzeko estrategia eta baliabideak sendotzea eta praktikan jartzea.

Zortzi saio
Tailer bakoitzak 16 ordu iraungo ditu eta 2na orduko 8 saiotan emango da, azaroan hasi eta urte bukaerara arte. Oinarrizko tailerrak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira eta tailer aurreratuak 14:30etik 16:30era. Izen ematea zabalik Tailerretarako izen ematea ikastetxe bidez ari dira egiten, eta oraindik plazak libre badaude Udaleko Hezkuntza, Prestakuntza eta Enplegu zerbitzutik jakitera eman dutenez. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak bertara deitu lezake. Telefonoak: 943 33 50 21 edo 943 55 18 08.

Oinarrizko tailerra
Egunak: azaroak 7, 14, 21, 28 eta abenduak 5, 13, 19 eta 20.
Ordutegia: 19:00-21:00
Lekua: Biteri kultur etxea
Hezitzailea: María Mendez.

Tailer aurreratua
Egunak: azaroak 6, 13, 20, 27 eta abenduak 4, 11, 18, 19.
Ordutegia: 14:30-16:30.
Lekua: Biteri kultur etxea
Hezitzailea: María Mendez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!