Atletiko gehiago izan zen ligako lehen partiduan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 29a, 02:00

Kadeteek atzo hasi zuten liga etxean, Atletiko San Sebastian talde gogorraren kontra, eta donostiarrak gehiago izan ziren. 81-49 lortu zuten garaipena, bi taldeek kontraerasoan jokatutako partiduari etekin hobea aterata. Talde batek nahiz besteak erritmo izugarrian jokatu zuten. Hernanik indibidualki ondo jokatzen duen jokalariak dituela ikusi zen atzo eta horretan ez ziren donostiarrak baina gutxiago izan. Talde jokoan, ordea, ikasi beharra daukate oraindik: baloirik gabe jokatu, aukera onak bilatu, blokeoak egin, defentsan laguntzak eskatu eta abar. Denbora eta gogoa badituzte eta gaia ere bai. Ea bigarren partidua xamurragoa egokitzen zaien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!