UPV Hernanik hirugarren garaipena lortu zuen larunbatean Cabezon de la Sal herrian, eta honenbestez sailkapen buruan jarraitzen du Deusto taldearekin batean. Lehen jokorako erakutsi zuten Lauri Matiasen mutilek gehiago zirela eta etxekoei aukera haundirik eman gabe aurreratu ziren markagailuan 0-1. Aulkiko jokalariei aukera eman zien Matiasek orduan, eta justu-justu baina galdu egin zuten jokoa 25-21 eta 1-1 jarri ziren. Hiru eta laugarren jokoan gehiago izan ziren hernaniarrak, bai defentsan eta bai erasoan, eta 1-3 irabazi zuten. Denboraldia ezin hobeto hasi du Hernanik, jokatutako partidu guztiak irabazita. Datorren larunbatean zita garrantzitsua dute kiroldegian, berak adina puntu dituen Deusto izango baitute aurrean. Sailkapeneko lehen postua dago jokoan. Jokoak: 13-25, 25-21, 12-25, eta 9-25.