Bidaiarien txokoak azaroaren 2an izango hurrengo bilera

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 29a, 02:00

Bi proiekzio botako dituzte, Islandian barrena egindako bi bidaiei buruzkoak.

BIDAIARIEN Txokoa izeneko ekimen berriak urria hasieran egin zuen aurreneko bilera. Jakinarazi dute ekimenarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela, eta hurrengo bilera azaroaren 2rako deitu dute. Arratsaldeko 19:30ean bilduko dira, Natzako lokalean (Antziola 7, behea).

Islandiari buruzko bi proiekzio
Bileran Islandiari buruzko bi proiekzio jarriko dituzte. Bi bidaiak bizikletaz egindakoak dira baina lurralde berari buruzko bi ikuspegi ezberdin erakutsi nahi dituzte. Proiekzioetako bat Mitxel Lamuedra hernaniarrak emango du eta bestea Garbiñe Manterola, Olatz Olariaga, Amaia Manterola, Jaione Peña eta Eneritz Odriozola orioarrek. Proiekzioaren ondoren, Bidaiarien Txokoak aurrera atera litzakeen proiektuei buruz hitz egingo dute, eta azpimarratu dutenez, edozein proposamen jasotzeko prest daude. Momentuan zenbait idea dituzte mahai gainean: lurralde ezberdinei buruzko datu base bat osatzea, pertsona eta erakundeen kontaktuekin; edota jardunaldi batzuk antolatzea. Hauen inguruko proposamenak ere jaso nahi lituzkete.

Balorazio positiboa
Aurreneko bilerari buruzko balorazio positiboa egin dute Bidaiairen Txokoko kideek: ´talde anitza osatu dugu, hemen inguruan bidaitzen duena eta baita kanpoan ere. Herritarrak animatu nahi ditugu parte hartzera`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!