Kontzentrazioa gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 27a, 03:00

ETXERATEK ostiraleroko kontzentrazioa egingo du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Plazan. Etxeratek salatu du ´estatuek ez dutela treguarik ematen` eta bide horretan Amnistiaren aldeko mugimenduko kidea den Jon Enparantzaren atxiloketa salatu du. Horrez gain, aipatu du, ´kalean beharko luketen hamaika senide eta lagunek, estatuen espetxeetan jarraitzen` dutela eta espainiar eta frantziar estatuek ´preso eta iheslari politikoen aurkako politika kriminala mantetzen` dutela. PNV eta UPNren jarrera ere salatu du Etxeratek ´beraiek jarri zutelako indarrean, PSOErekin batera, 22 preso eta 16 senideren heriotzak eragin dituen sakabanaketa kriminala` aipatu dute. Etxeratek dei egin die herritarrei, eragile sozialei eta polikariei presioa egitera, ´salbuespen politika kriminala behin betirako alboratu dezaten`.

Askatasunak ere parte hartzeko deia

Askatasunak ere dei egin die hernaniarrei Etxeratek deitutako kontzentrazioan parte hartzeko. Itxaso Zaldua presoaren egoera ere salatu nahi izan du Askatasunak. Azaldu duenez, Itxaso Zaldua duela bi aste aldatu zuten Muret Seysses espetxera eta bertako preso politiko bakarra da. Askatasunak salatu du ´presoen egoera ez dela batere aldatu eta aldatzekotan okerrera` egin duela. Bidez batez, Itxaso Zalduari animoak emateko deia egin dute eta idaztera gonbidatu dute jendea. Jakinarazi dute helbidea Garin tabernan dagoela.

Atzo kandelak herrian

Etxerat elkarteko kideek 650 kandela jarri zituzten atzo iluntzean herrian, hasi Zinkoeneatik eta plazaraino. Gaixorik dauden presoak, kondenaren 3/4ak bete dituztenak eta itxuragabeko kondenak dituztenak askatzeko eskatu zuten eta guztiak Euskal Herrira ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!