Karobi elkarteak garagardo festa antolatu du aurten lehenengo aldiz, joan den ostiralean, elkartean bertan. Bazkide eta inguruko jende asko inguratu zen garagardoa dastatuz afaltzera eta primerako giroa izan zuten, lehenengo edizio honetan. Horrez gain, ohorezko gonbidatu bat ere izan zuen Garagardo Festak, puri purian dagoen Errealeko Diaz de Cerio futbolari gaztea hain zuzen ere.
Iñigo Diaz de Ceriok inauguratu zuen
Karobi Elkarteak, Iñigo Diaz de Cerio Errealeko jokalari gaztea gonbidatu zuen, ostiral iluntzeko Garagardo festari hasiera ematera. Ilunabarreko 20:30ean, Karobi elkartean jarri zituzten kañeroak ireki eta lehenengo zerbeza pitxarrak zerbitzatu zituen futbolari gazteak. Errealaren egoera kaxkarraren aurrean, esames txarrik ez sortzeko edo, Iñigok erdi bromatan, garbi utzi zuen berak garagardoa zerbitzatu egingo zuela, baina berak ez zuela edango. Kronika han zegoen bitartean behintzat, hitza zintzo bete zuen eta ez zuen garagardorik probatu. Ea ba, horrela zaintzeak Errealari gora egiteko balio dion.