Xabier Ibartzabal Esnaola
(Karbonera guneko
taldearen izenean)
Lerro hauen bidez esker ona adierazi nahi diegu Karbonera jaian parte hartu duten guztiei, hau da, bazkaltzera etorri zirenei eta laguntza askaini zutenei. Bereziki eskertu nahi ditugu jaialdian, eta jaia prestatzeko, euren lana doan eskaini dutenak: Iñaki Apalategi eta Agin Rezola bertsolari gazteak; Gartxot eta Andoni (Morau) abeslariak; Barru eta Kos musikagileak; Zapa eta Txas (Aluaren algara) musikariak; Mikel, Gorka, Aitzol eta Txusta, Nazka taldekoak; Jon bideogilea; Beñat sukaldaria eta Amal soinu teknikaria. Mila esker guztioi!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!