Berdeguneen inguruan kolaborazioa eskatzea eskertu dute herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 26a, 03:00

Ikustera joandako herritarrek 5etik 3,95 puntu eman dizkiote egitasmoari. Hiri-altzari eta zelai hobekuntza begi onez ikusten da.

Irailaren 29tik urriaren 11ra Biterin ikusgai izan zen Hernaniko Berdeguneak erakusketa eta ´oso arrakastatsua ´ izan da, bisitariei egindako inkestaren arabera. Hernaniko Udalak eta Gureak taldeko Goroldiren eskutik, erakusketak herriko lau berdeguneetan (Mendi-mendiyan, Pana parkea, Arrigoain eta Ave María) egin nahi diren aldaketen berri eman du. Erakusketak hiru helburu zituen: hernaniarrei azaltzea aipatu proposamenei esker herritar bakoitzeko 18 metro koadroko berdegunea izango dela, berdeguneak berritzeko eta egokitzeko interesaren berri ematea, eta inkesta bidez, erakusketara hurbildutako jendeak proiektuen inguruan zuen iritzia biltzea. Inkestaren emaitzak Inkesta orriak bete dituztenek gehien baloratzen dutena proiektua ikusgai jarri eta herritarren kolaborazioa eskatu izana da, 5etik 3,95 punturekin. 3,78ko puntuazioa, hiri-altzari gehiago jartzeko proposamenak bildu du, eta hirugarren tokian, zelaiak hobetzeko proiektua azaltzen da, 3,60 ko emaitzarekin. Berdeguneen inguruan herritarren lehentasunak ezagutzeko ere balio izan du inkestak. Honen arabera, gehienek atseden hartzeko eta lasaitasuna bilatzeko erabiltzen dituzte berdeguneak. Horrez gain, sasoiko loreak eta zuhaitz gehiago aldatzea eta zakur gorotzak garbitzea eskatu dute herritarrek. Lau berdeguneak egokitzea Hernaniko Berdeguneak proposamenak ondorengo eremuetan eragingo lituzke aldaketak: Arrigoain parkean (erabilpen ezberdinetako berdegunea, kirol-eremuak eta barbakoako gune ludikoak), Pana parkean (aintzinako leize-zuloko lorategi erromantikoa, argiak, bideak eta egonaldi-eremuak), Ave María parkean (sagardo museoa, bidegorria...) eta Mendi-mendiyanen (igerilekuen parke berria). yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!