Natza kultur elkarteak argazki erakusketa jarrita izan du aurreko asteetan, eta 300 lagunetik gora pasa dira
bertatik. Izandako arrakasta ikusirik, eta jende asko ikusi gabe gelditu dela aprobetxatuta, beste egun batez erakusketa jartzea erabaki dute. Horrela bada, bihar, asteartea, 17:00etatik 20:30etara Frankismoa Hernanin erakusketa ikusgai izango da, Natza kultur errotan (Antziola 7).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!