hernaniko Errugbi taldeak garaipen oso ona lortu zuen atzo Vigon, 18-19 irabazita. Partidu gogorra izan zen, bi taldeak oso tankerakoak direlako, eta baldintzek ez zutelako uzten errugbian txukun jokatzen. Euria eta haizea izugarriak ziren atzo Vigon, eta zelaia lokaztuta zegoen erabat. Hernaniarrek haizea alde zutela hasi zuten partidua eta markagailuan laster jarri ziren aurretik. Otxotorenak, Otañok eta Pelazek egin zituzten 3 entseguak, eta Garmendiak 2 transformazio lortu zituen.
Lehen zatian, beraz, 6-19 irabazten zihoazten hernaniarrak, eta bigarrenean aldeari eustera atera ziren. Lortu ere bai, baina juxtu-juxtu. Azken minutuan entsegua egin eta 18-19 jarri ziren galiziarrak. Tranformazioan, ordea, baloiak langa jo zuen, eta ez zuten punturik lortu.
Hurrengo partidua 3 aste barru, Alkovendasen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!