gipuzkoako Beterri inguruko zonaldeko odol emaileen eguna ospatu zuten atzo, urtero bezala. Zubietan izan zuten atzoko festa, eta sariak edo dominak eman zizkieten odola maizena eman duten odol emaileei. 160 lagun inguru elkartu ziren, Zubietan, 11 herritatik etorritakoak: Aia, Andoain, Asteasu, Billabona, Hernani, Ibarra, Lasarte, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbil. Hernaniko 27 lagun saritu zituzten, atzo. 25 aldiz emateagatik, 50 aldiz emateagatik, eta emakumea izan eta 40 aldiz emateagatik. Ekitaldia bukatu eta gero, Zubietako Araeta sagardotegian bazkaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!