KOLERA ANDREAREN SALAKETAZ.

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 22a

Joxan Rekondo

Gure etxeko batzuren kirolik apreziatuena besteren bizitza eta ekintzak kondenatzea dela dirudi. Euskeraren aldekotasuna neurtzeko beste bat behar dute pekatari bezela azaldu dezaketena. Baina, Maria Kolera andreak ez nau ni ezagutzen. Ez nau ni nahikoa ezagutzen behintzat euskeraren alorrean edo beste gaietan nere bizieran egin ditudanak epaitzeko hain modu arin eta apelaezinean. Ez nator orain Kolera andrearen indulto bila. Bera ez baita nor nere meritu edo pekatuak epaitzeko. Baina, andre honek Udal Plenuan gertatutakoa dakar Kronikako orrialdeetara. Plenu horretan, euskeraz ez nuela egin dio. Gutxi, beharbada. Baina, udal bizitza ez da Plenuetara mugatzen. Euskerarekiko ageri dugun eguneroko jarreraz galdetzea besterik ez du ez badaki. Horregatik, gu euskeraren etsai gerala agertzeko, froga sendoagoak ekarri beharko lituke plazara. Bitartean, hobe luke adierazitako amorrazio hori eginkizun alkargarriagotan erabiltzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!