Hernaniko kultura munduko jendeak euskeraren gainean konpromisoa hartu dute: ´guk ere euskararen gainean konpromisoak hartu nahi ditugu: dakigunon artean euskaraz aritzeko, ez dakitenek euskaltegira joatera animatzeko eta ikasten ari direnei laguntzeko. Horregatik AEKn matrikulatzera animatu nahi zaituztegu`. AEKko matrikulazio kanpainaren barruan, sektore ezberdinetako jendea bildu dute ekimen honetan.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Eñaut Agirre. Idazleak: Mikel Peruarena, Gorka Setien, Urko Apaolaza. Antzerkia: Mikel Laskurain, Miren Gojenola. Dantza: Txaro Unzilla. Kantuz abesbatza: Amaia Sasiain. Eskultorea: Aitor Ruiz de Eguino. Margolaria: Naiara Subiza Popi. Egur taila: Maider Kalonje. Xagu-xar: Eneritz Garmendia, Iker Kasado, Ione Olaziregi.