Elizbarrutiko Gotzain jaunak eta Bikario nagusietako batek 2004an egin zuten
ikustaldi soziologikoa du oinarri.
Joan den astean aurkeztu zuten Pastoral Berrikuntzarako talde eragileak idatziriko lana: Hernaniko artziprestaldeko gizarteari gain-
begirada izenburupean. Lanak Elizbarrutiko Gotzain jaunak eta Bikario nagusietako batek 2004an egin zuten ikustaldia du abiapuntu eta Urumea Bailarako gazteen azterketa bat egiten du.
Gazteen errealitateak mugituta egin dute liburua eta gaur egungo eliza eta gazteak gerturatzea du jomuga, egin beharreko lana zentratu eta bideratzeko asmoarekin. Liburuak ilustrazioak dakartza, irakurtzeko arinagoa izate aldera, eta herriko kiosko eta liburudendetan eskura daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!