Hernanik garaipena lortu zuen atzo estrainekoz, Ordiziaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 22a

Hernaniarrak 23 puntu gora zihoazten deskantsuan, eta horri esker irabaztea lortu zuten, nahiz eta azken bi laurdenetan makalago ibili.

Hernani K.E. saskibaloi taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo kiroldegian Ordiziaren aurkako partiduan 76-57. 4garren jardunaldiraino itxaron behar izan dute hernaniarrek lehen garaipena lortzeko, aurreko hiru partiduak Zarautz, Iraurgi eta Askatuaken aurka galdu ondoren.

Lehen bi laurdenetan, jokoa mendean

Ibon Ocaña entrenatzailearen esanetan, lehen bi laurdenetan oso ondo aritu ziren hernaniarrak, bai erasoan eta bai defentsan jokoa menderatuz. Horren erakusle da deskantsura 23 puntuko abantailarekin iritsi izana. Ondoren hernaniarren maila jaitsi egin zen apur bat, baina markagailuari eustea lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!