Kantuz Abesbatza hasia dago entsaioetan, eta urteroko moduan dei egin diote herritarrei parte hartzera animatzeko. Gaur egunean 40 lagunek osa tzen dute korua. Bereziki jende gazteari egiten diote dei eta Kronikari esan diotenez mutilezkoen beharra dago: ´jende dezente gabiltza koruan, baina emakumeak gehigo dira eta deskonpentsatu egiten da pixka bat`. Dei berezi mutilei eta gazteei egin arren, ateak irekita herritar guztientzat daudela argi utzi dute Kantuzeko kideek: ´kantua gustoko duen guztiak du lekua abesbatzan, kantuan jakin edo ez`.
´Primeran pasatzen dugu`
Koruko kideen hitzetan, abesbatzan primeran pasatzen dute abesteaz gain, eta jendeari hori transmititu nahi diote, korua ez dela gauza serio bat: ´urtean zehar bidaiak, afariak, antzerkiak... denetatik egiten dugu eta kantatu ere bai asko`. Adibide moduan Inauterietako antzerkia dago: aurten parodia moduko bat egin dute Kantuzekoek eta arrakasta ikusita, datorren urtekoa prestatzen hasiak daude. Proba egin nahi duenak, astelehen eta asteazkenetan du aukera Milagrosan, 19:30ean eta probatu aurretik entsaioa eta giroa ikusi nahi duenak ere bertan du aukera.
Ikasturteko egitaraua
- Azaroak 18: Santa Zezilia kontzertua, Txistulariekin batera.
- Abenduak 14: Gabon kanten jaialdia
- Abenduak 24: Gabon gaueko kale buelta
- Abenduak 29: Gabonetako kontzertua, Hernasax talde gonbidatuarekin.
- Otsailak 4: Santa Ageda bezpera
- Martxoa: EHko abesbatza batekin elkartrukea
- Apirila: Zirkuito koruen Topaketa
- Apirila: Kurtso amaierako programa prestatzeko egonaldia
- Maiatza hasiera: Estatu espainiarrera irteera
- Maiatza: Kantuz eguna
- Ekaina: San Antonio jaietan kontzertua Ozenki abesbatzarekin.
- Ekaina: San Joan Preludioa
- Ekainak 23: San Joan bezpera kontzertua, Karkaban, Ozenkirekin.