Ikatzak dizdira eman zion atzo Tilosetari

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 22a

Goizetik hasi eta gaueraino izan zen zer ikusia Karbonera festan, atzo, eta inguruko kaleetan ere sumatu zen giroa. Argazkian ikusten den bezala, goizean kapoeira dantzan ibili ziren brasildar batzuk. Eguerdirako ederki prestatuta zuten babarrun jana 50 bat lagunentzat. Tripa ondo beteta hasi zen potoloena: Gartxot, Aluaren algara, DJ Waterparties, Morau eta Nazkak eskaini zituzten beren doinuak Tilosetan inprobisatutako eszenatoki xumean. Egun osoan barra txiki bat ere izan zuten jarrita, etorkizuneko ekimenak finantziatu ahal izateko eta nabarmendu zuten Karbonerak aurrera jarraituko duela herriari bizia ematen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!