Azoka antolatu du udal liburutegiak, erretiratutako liburuekin. Kronikari esandakoaren arabera, 400 liburu atera dituzte azokara eta bazkideek gaur dute azken eguna liburuak hartzeko, Biterin bertan. Liburutegia txiki gelditu da eta liburu berriak sartzeko zaharrak kendu beharra daude. Horretarako ateratzen dituzte liburu hauek azokara, urtean pare bat aldiz. Gaur egunean 35.838 liburu, DVD... ditu liburutegiak eta urtean 1.000 liburutik gora aldatzen dituzte, gutxi gehiago. Irizpide moduan daukate, erretiratuko dituzten liburuek 12 urtetik gora pasatzea liburutegian, eta zaharkituak izatea edo gutxi irakurtzea.
Bazkide eta mailegu ugari
Liburu hauetarako aukera bazkideek dute, baina ez dira gutxi. Gaur egun, 6.584 dira liburutegiko bazkideak. Mailegu kopurua ere altua da liburutegian, 1.559 liburu, DVD eta bestelako daude momentu honetan mailegatuta, liburutegitik Kronikari esan diotenez. yy