‘Real politik’, Joseba Tapiaren azken lana, kalean da

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 21a, 03:00

Bakarkako laugarren lana du. Jexux Aranburu ereñotzuarrak parte hartu du.

Joan den asteartean Joseba Tapiak bere disko berria, Real Politik, aurkeztu zuen, Donostiako Arbelaitz jatetxean. Aurkezpenean, Tapiak bere ibilbide musikala errepasatu zuen, bere estiloan eragina izan duten musikariak gogoratuz. Diskoa osatzen duten kantuen azalpena ere eman zuen. Ondoren, Xabier Gantzarain idazleak Tapiaren deskribapen bitxia egin zuen

Hernaniarren kolaborazioak

Diskoaren aurkezpenean, Harkaitz Miner eta Jexux Aranburu izan ziren, Tapia laguntzen. Jexux Aranburu ereñotzuarrak pianoa jo zuen eta diskoan kurkubita, soinu haundia eta ahotsa ere grabatu ditu. 7 urte daramazki Tapiarekin eta honek ´izugarrizko musikaria, erregistro haundikoa` dela esan zion Kronikari. Soldadu sartzea kantuan Estitxu Eizagirre eta Maialen Lujanbiok koruak egin dituzte. ´Mertxe Olidenek abestutakoa da eta ahots horrek koru egoki batzuk behar zituen` adierazi zuen horri buruz soinujole lasartearrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!