Joaquin Ortegaren ‘irailak 13’ pasodoblea estreinatuko du gaur Tolosako Bandak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 21a, 03:00

Tolosako ‘tingladoan’, arratsaldeko 19:30ean.

JOAQUIN Ortega, Canario hernaniarrak konposatutako irailak 13 izeneko pasodoblea estreinatuko du gaur Tolosako Musika Bandak. Joaquin Ortega Incansables txarangan aritzen da eta hainbat pieza ezagun konposatu ditu. Tolosako Musika Bandak gaur arratsaldeko 19:30ean egingo du emanaldia, Tolosako tingladoan. Joaquin Ortegak azaldutakoaren arabera, pasodoble berri honetan Tolosako diana entzun daiteke. Tolosarrentzat diana oso berezia da eta horregatik sartu du. Joaquin bera ere han izango da, estreinaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!