Liderrak, hala dela erakutsi nahiko du gaur Zestoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 21a, 03:00

Hernanik eta Zestoak arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute. Hernaniarrek hiru partidu irabazi dituzte jarraian.

Gorengo taldeak Zestoan jokatuko du gaur ligako zazpigarren partidua eta bosgarren garaipena lortzen saiatuko dira zuriberdeak. Denboraldia ondo hasi da hernaniarrentzat eta lider jarri dira Zarautzekin batean, seigarren jardunaldian. Gaur irabazteak goiko postuan sendotuko lituzke hernaniarrak, baina ez dute erronka erraza izango, taldeak hain berdinduak dauden liga honetan. Hernaniarrek etxetik kanpora jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte eta horrek sendotu ditu sailkapen buruan.

Hasieraren garrantzia

Hirugarren mailarako igoera ez da samurra izaten, ondo jokatzeaz gain zortea ere alde behar izaten baita. Hernaniarrak igoerarako aukerak dituzten taldeen artean zeuden denboraldi hasieran eta lehen jardunaldi hauek erakutsi dute mailaz igotzeko borrokan sartu litezkeela. Oraindik denboraldia hasi besterik egin ez bada ere, lehen pauso zaila eman du Hernanik, hasieran onenen arteak kokatzea. Horrek pisu haundia du aurrera begirako ere.

Euskalduna-Henarni bihar

Emakumezkoen Ligan Hernanik Andoainen jokatuko du Euskaldunaren kontra. Hernaniarrak sailkapen erdi aldean kokatu dira, lehengo astean etxeko lehen garaipena lortuta eta andoainen gorako pausoa eman lezakete. Lehen sei jardunalditan zortzi puntu lortu dituzte hernaniarrek eta mutilen lehen taldea bezalaxe, piskanaka goraka dijoaz, jokoan eta konfindantzan. Andoaindarrak azken aurrekoak dira eta txuri berdeek saiatu beharko dute punturen bat urratzen.

Beste zazpi partidu

Hernaniko taldeek beste zortzi partidu ere jokatuko dituzte asteburuan:

  • Gazteen Liga Nazionala: Hernani-Peña Santurtzi. Zubipen, gaur, 16:30.
  • Gazteen 1 Maila Hernani-Luberri Zubipen, bihar, 18:00.
  • Kadeteen Ohorezko Liga Hernani-Touring Zubipen, bihar, 16:00.
  • Kadeteak F11 Hernani-Allerru Zubipen, bihar, 12:00.
  • Kadete Txikiak Hernani-Urola Zubipen, gaur, 11:30.
  • Haurren Ohorezko Maila Hernani-Beasain, Zubipen, bihar 10:00.
  • Haurren Txikien maila Antiguoko-Hernani, Berion, gaur 10:30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!