Hernaniko pelotariek kiroldegian jokatuko dute gaur arratsaldeko 16:00etan, hasi berria den Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Nagusi mailan, bigarren mailako partidua dute Ojuel eta Gorrotxategik Aurrera Saiz Bidaniko taldearen aurka. Bestalde, hirugarren mailan, Ezeiza I-Huizik Astigarragako Mundarro taldeko bikotea izango dute aurrean. Kadete mailan, Arrietak Arrasateko pelotariaren aurka jokatuko du eta Aizpitarte II-Lizeagak Aiaren aurka. Partidu hauez gain, etxetik kanpora ere jokatuko dute Hernaniko pelotariek.
Lehengo asteko emaitzak
Lehengo astean, irabazi eta galdu, denetatik egin zuten Hernaniko pelotariek. Aizpitarte eta Gorrotxategik 22-16 irabazi zuten Bearzana taldearen kontra; Ezeiza eta Esnaolak 22-19 galdu zuten Lagunak-en kontra; eta Garmendia-Salaberriak 22-20 galdu zuten Urnietaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!