Gazte Txokoak futbolin txapelketa antolatu du azarotik maiatza bitartean. Bikoteka eman behar da izena eta erreserbarako pertsona bat onartuko da. Gaur da izena emateko azken eguna. Txapelketako bikote irabazleak trofeoa eta mp3 bat eramango du. Bigarren saria trofeoa eta musika CD bat izango dira. Hirugarren saria trofeoa eta musika entzuteko kaskoak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!