LIteratura Eskola 2002ko urrian jarri zuen martxan Larrabetzuko bihotz bakartien klubak. Sortzaileek aldarrikatu zuten ´irakurtzen ikasi nahi` zutela, ´nork, noiz eta non zer, zergatik eta zertarako idatzi zuen` ikasi nahi zutela, baina ´munduko literatura argitaletxe haundienen itzalpetik ihesi`. Hilean behin izaten dira eskola hauek ´Euskal literatura munduan eta mundua euskal literaturan` gaia oinarri hartuta. Bertako eta kanpoko idazle askoren lanak irakurri eta aztertzen dituzte, eta ikasturtez ikasturte, aurrekoetan ikasitakoa osatzen saiatzen dira.
Aurten Hernanin ere bai
Larrabetzun hasitakoa zabaldu egin nahi dute aurten eta eskolak Hernanin, Oreretan, Gasteizen, Iruñean, Azpeitian, Senperen eta Lazkaon ere zabalduko ditu ateak. Hernaniko kasuan Natza elkartean izango da, Antziola 7an. Eskolak hilean behin izango dira aurten ere, urritik ekainera eta aukera izango da urte osorako edo klase jakin batzuetarako apuntatzeko. Izen ematea gaur bukatzen da eta 10 euro balio ditu matrikulak. Izena emateko arrekikili@gmail.com helbidera idatzi eta izen deiturak eta telefonoa bidali.