Garagardo festa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 20a, 03:00

Karobi elkarteak garagardo festa antolatu du urriaren 27rako. Festa dela eta afari berezia antolatu dute eta jakinarazi dute 13 euro balioko duela. Bazkideek eta elkartearen adiskideek urriaren 23ra bitartean izango dute epea izena emateko. Izena elkartean bertan eman behar da. Festa arratsaldeko 20:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!