Ikur eta diploma banaketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 22a

Gaur Zubietan egingo duten batzarrean ikur eta diplomak jasoko dituzte 25 odol emate edo gehiago egindako odol emaileek. Omenaldia jasoko duten hernaniarrak 27 dira, horietatik 17, 25 odol emateengatik; 6, 50 emateengatik; eta 4 emakume 40 odol-ematera iristeagatik. 14:15ak aldera, bazkari legea egingo dute Araeta jatetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!