Bizigune programa Plenora

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 19a

Plenoa izango da gaur Udaletxean. Bertan hitz egingo da Eusko Jaurlaritzak sustatutako Visesa enpresa publikoak eta Hernaniko Udalaren arteko elkarlanaz, etxe hutsak alokairuan jartzeko Bizigune programa herrian aurrera ateratzeko. Plenoa arratsaldeko 18:00etan izango da, Udaletxean. Horrez gain, 2007 urteko zerga, prezio publiko eta tasen igoeraz ere hitz egingo da eta baita taxi zerbitzuetako prezioetaz ere. Txantxilla eta Karabelen etxeak egiteko proiektua ere gai ordenean dago eta Portun hernaniarrentzat propio izango diren etxeak egiteko hitzarmena ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!