Txartela ez eramateagatik tren geltokian gazte bat jipoitu dutela salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 19a, 03:00

Txartelik ez zeramala eta, goizeko 10:04eko aldiriko trenean seguridadeko guardak gazte atzerritar bat jipoitu zutela salatu du erabiltzaile batek. Haren esanetan, interbentoreak gaztea kalera bota zuen eta seguridadeko guardek esku eta borraz jipoitu zuten, erabiltzaileen bistan. Tren kobratzaileari azalpenak eskatu eta hark erantzun omen zien hori ez zela bere lana. Erabiltzaile batek RENFEko erreklamazio orrian salatu du. Irungo RENFEko bulegoak Kronkari azaldu dio erreklamazio orria ez duela jaso, nahiz eta jakinaren gainean egon, telefonoz jaso baitute kexa. Bihar goizean orria Donostiatik Irunera tramitatzean jakinaraziko omen dute beren bertsioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!