Hernaniko Askatasunak antolatuta hitzaldia izan zen atzo Biteriko areto nagusian. Hitzaldia Marian Beitilarrangoitiak aurkeztu zuen eta bertan euskal preso politikoen egoerari buruz aritu ziren Ainhoa Baglietto abokatua, Kepa Aira ‘Kinito’ preso ohia eta Rosa Lujanbio, Pakito Lujanbio preso politiko hernaniarraren arreba, senideen kolektiboa ordezkatzen.
Baglietto kode penalaz aritu zen
20:15ean, Marian Beitialarrangoitiak hasiera eman zion hitzaldiari, 30 bat lagunen aurrean eta hitza Ainhoa Baglietto abokatuari eman zion. Abokatuak, preso politikoekin erlazionaturiko azken 30 urteetako lege aldaketak azaldu zituen. ´1973ko kode penalak 30 urteko espetxe egonaldia behatzen zuen gehienez, eta posible zen kondena murriztea. Bestalde, zi-gorraren 3/4ak beteta, baldintzapeko askatasuna lortu ahal zen.
1989an dispertsioa mar-txan jarri zuten eta 1995ean, kode penala aldatu zuten. Adibidez, erredentzioak baliogabetu zituzten eta baldintzapeko askatasuna lor-tzeko kondena osoa hartu zuten erreferentzia gisa, eta ez 30 urteak. Zaintza Epaitegi Zentrala ere sortu zuten, erredentzioak azter-tzeko eta garai hartan galerazi ziren lagunen bis-a-bisak ere. Bisitarien zerrenda 100 lagunetatik 10era murriztu zen`, nabarmendu zuen. Kode penal hau aplika-tzen da gaur egun, eta Parot doktrina delakoa lege horren interpretazioa besterik ez da, Bagliettoren esanetan: ´Preso politikoei bizi osorako espetxe zigorra ezarri nahi diete (gaur egun 20 urteko 2 kondenekin 40 urte pasa beharko lirateke espetxean), eta horretan ari dira buru belarri, De Juanaren kasua erakusle argia da. Horrela, aurrerantzean etekin politikoa lortu nahiko du gobernuak preso politikoekin` esan zuen.
Rosa Lujanbio eta Kepa Airaren bizipenak
Abokatuaren ekarpenaren on-doren, Kepa Aira eta Rosa Lujanbiok beren bizipenak kontatu zituzten. Lujanbiok esan zuen preso baten senide izatea ´ikasketa` bat dela, ´babestuta sentitzen zara baina mentalizatu behar duzu arazoa zure gain hartu behar duzula`. Pakito Lujanbio (orain Herrera de la Manchan) Frantzian egon zeneko garaia gogoratu zuen: ´Frantzesa jakin ezean ez zara inor`. Etxeraten sorrera ere aipatu zuen, ´gure lanarekin inor ez da presoetaz ahaztuko, behin-tzat`. Gero, jakinarazi zuen Pakitok esan ohi diola ´hau ez dela bi astetan soluzionatuko eta prozesu politiko baten barruan iritsi behar duela irtenbideak`. Airak aipatu zuen espetxera sartu zenetik kondena osoa ´jango` zuela mentalizatu zela eta ´lasaitasun` txiki bat ere sentitu zuela, ´erakundeko beste kide batzuk ez bezala` bizirik zegoelako. Pare bat aldiz oso txartzat ere definitu zituen neurri berriak. Bukaeran, entzule batzuk galderak egin zizkioten abokatuari, presoak eta prozesuari buruz, batez ere.