‘Earthlings’ filme-dokumentala ikusgai bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 18a, 03:00

Bihar Shaun Monsonen Earthlings filma emango dute Karboneran, Zine Txiroa zikloaren barruan. Filme-dokumentalean gizon-emakumeek Lurreko gainontzeko biztanleekin dugun harremana aztertzen dute eta hainbat sari jaso ditu, Boston eta San Diegoko zine jaialdietakoa, besteak beste. Filmearen ondoren, tertulia egingo dute animalien eskubideen aldeko kide baten parte hartzearekin. Emanaldia arratsaldeko 20:30ean hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!