Turlach taldeak kontzertua eskainiko du bihar, gaueko 22:00etan, kixkal tabernan. ez da aurreneko aldia talde honek Kixkalen jotzen duena eta aurrerantzean esperientzia errepikatzeko asmoa dute, hileroko bigarren ostegunean.
Irlandar musika, 2002 urtetik
Turlach taldea, irlandar musika gustoko duten hiru lagunek sortu zuten 2002an: Juanjo Otxandorenak (bouzouki), Arkaitz Minerrek (biolina eta mandolina) eta Alan Griffinek (flautak, gaita eta ahotsa). Hirukoteak irlandar musika lantzen du, bai oso ezagunak ez diren kantu zaharrak eta bai tradizioan oinarritutako konposaketa berriak. Tal-dearen izenak ere irlandar kutsua du, Turlach Ó Cearrbhaillean arpajole irlandar haundiaren omenez jarri baizuten. Kixkal taberna, taldearen etxea Taldekideak beste proiektu musikaletan murgilduta ere badabiltza (Juanjo eta Alan Alboka eta Aintzinan eta Arkaitz Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika eta Aintzinarekin). Konpromezu horiek direla eta, Turlachekin ez dute ´giro onean gustoko musika jo-tzea` besterik bilatzen. Horretarako aproposa da Hernaniko Kixkal taberna eta urteen poderioz, beren etxea bihurtu da. Ahal dutenean, kultur etxe eta jaietan ere ematen dituzte kontzertuak.