Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien saioa izango da aurtengo kultur asteko ekitaldi nagusietako bat Ereñotzun, irailaren 28an, Ur Mia elkarteak eta Olak auzo elkarteak antolatuta. Hernaniar bertsolariak Hendaiako bertsolari gaztea izango du lagun, ondo baino hobeto ezagutzen duen Ur Mia elkartean. Orain hurrengo, 2003an kantatu zuen Lujanbiok Ur Mian, orduan Andoni Egañarekin, eta saio dotorea osatu zuten bi bertsolariek. Larunbatekoak ere bertso zaleen artean irrikia sortzeko moduko itxura du, bi estilo desberdin eta bizi uztartuko baititu.
Txartelak salgai
Bertso afarirako txartelak salgai daude dagoeneko, 20 eurotan. Ereñotzun: Ur Mian eta Irrintzin; eta Hernanin: Oindin.
Auzotarren bidaiak ikusgai
Kultur Astea asteartean hasiko da Ereñotzun, auzotarrek egindako bidaietako diapositiba emanaldiekin. Brasil, Argentina eta Kubarako bidaiak azalduko dituzte Izaskun, Aitzol, Ane eta Mikelek. Asteartean izango da arratsaldeko 20:00etan , Txirrita eskolan.
Bi hitzaldi eta filma
Asteazken eta ostegunean bi hitzaldi izango dira. Asteazkenekoa, urriak 25, Osasuna eta Kirola gaiaren bueltakoa da, Lizar Irazustaren eskutik. Ostegunean berriz, Espeleologia: Lurpeko Mundua-Aralar hitzaldia izango da, Troska taldeko kideen eskutik. Bi emanaldiak 20:00etan izango dira Txirritan. Ostiralean haurrentzako eta helduentzako filmak izango dituzte Ereñotzun: 17:30ean GLUP filma izango da haurrentzat eta 22:30ean, Tiempo de Valientes filma.
Pailazoak eta auzoko festa
Kultur Asteari bukaera igandeko festarekin emango zaio, urteroko moduan. Eguerdiko 12:00etan Korri, Xalto ta Brinko Errenteriko pailazoak izango dira plazan. Arratsaldean auzoko festa izango da 17:00etan: gaztain erreak eta sagardoa, auzoko sagardotegietan, baserrietan eta etxeetan egiten dena. Horrez gain, Maxux Salaberria eta Sofia Arostegiren Margo eta Argazkiak erakusketan egongo dira ikastolan. Bestalde, birziklapen ariketa ere egitekoa dute, Urumea Bailara Bizirik plataformak antolatuta.
Ikastaroak aukeran
Kultur Astearen bueltan ikastaro batzuk ere badira Ereñotzu auzoan: Batukada ikastaroa, euskal dantza ikastaroa, birziklapen tailerra, haurrentzako eskulan tailerra, eta gimnasia eta aerobic ikastaroa.
Egitaraua
- Asteartea, urriak 24
20:00etan Diapositiba emanaldia: `AUZOKOAK BIDAIAN` - Asteazkena, urriak 25
20:00etan Hitzaldia `OSASUNA ETA KIROLA` - Osteguna, urriak 26
20:00etan Hitzaldia `ESPELEOLOGIA: LURPEKO MUNDUA - ARALAR` - Ostirala, urriak 27
Pelikula emanaldiak:
17:30ean haurrentzako GLUP euskaraz.
22:30ean TIEMPO DE VALIENTES. - Larunbata, urriak 28
17:00etan, Partxis lehiketa.
20:30ean BERTSO AFARIA UR-MIA elkartean.
MAIALEN LUJANBIO ETA AMETS ARZALLUS. - Igandea, urriak 29
12:00etan KORRI, XALTO ta BRINKO pailazoak, plazan.
17:00etatik aurrera AUZOKO FESTA:
Bertako SAGARDOAK eta GAZTAIN ERREAK
ERAKUSKETA: Maixux Salaberria eta Sofia Arostegiren MARGO eta ARGAZKIAK ikastolan.
BIRZIKLAPEN ariketa.