Aurtengo Antzerki Zikloari amaiera emateko Molièreren El Ávaro antzezlana eskainiko dute gaur Biterin. Tábola Rassa konpainiak egin du Molièreren lanaren egokitzapena eta Olivier Benoit eta Miquel Gallardo dira zuzendariak. Obra gazteleraz da eta bertan Olivier Benoit, Asier Saez de Ugarte eta Jean-Baptiste Fontanarosa antzezleek txotxongiloen bidez kontatuko dute istorioa.
Objektuekin egindako antzerkia
Objektuekin egindako antzerkia txotxongiloen antza duen modu berritzaile bat da, eta eguneroko objektuei bizitza ematean datza. Gero eta publiko zabalagoa erakartzen du eta ez da haurrekin erlazionatzen, lehen bezala. El Ávaro-n iturri, tubo eta antzekoekin irudikatuko dute gaur egun munduan dagoen ur eskasia. Obra Brasil eta Palma de Mallorcako jaialdietan saritua izan da.