Mendizale Astea azaroaren 13tik 19ra izango da, eta bertan diapositiba lehiaketa egingo dute aurten ere. Lehiaketarako diapositibak, ordea, aldez aurretik aurkeztu behar dira, datorren ostirala baino lehen. Aurtengo lehiaketan, gainera, diapositibaz gain digitalean ateratako argazkiak ere onartuko dira, jendeak geroz eta gehiago erabiltzen duela kontuan hartuta. Gutxienez 3 diapositiba edo argazki aurkeztu litezke, eta gehienez 6, eta Mendiriz Mendiko lokalera eraman behar dira, osteguna edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!